Koordinazio protokoloa sortu gura dute tratu txarren biktimei begira

Anboto 2008ko urt. 30a, 15:11

Tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktimak diren emakumeen arreta helburu moduan hartuta tokiko koordinazio protokoloa sortu gura dute Durango, Elorrio, Abadiño eta Berrizek elkarlanean.

Tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktimak diren emakumeen arreta helburu moduan hartuta tokiko koordinazio protokoloa sortu gura dute Durango, Elorrio, Abadiño eta Berrizek elkarlanean.

Horretarako aholkularitza eta laguntza teknikoa bideratu eta protokoloa lantzeko Sortzen S. L. enpresa kontratatu dute herri bakoitzeko Berdintasun Sailaren bitartez. Halaxe aurreratu du Elorrioko alkate Niko Morenok. Horretarako 2. 200 euro bideratuko ditu Udal bakoitzak. Protokoloa egiteko 3-4 hileko epea izango du, gaineratu duenez.

Morenok adierazi duenez, “Jaurlaritzak bultzatuta badago protokolo bat, eta bertotik elkarlanean oinarritutakoak sustatzen dira. Horren barruan batu gara l zerbitzua emateko”. Ahaleginak partekatu gura dituzte: “Zelan jokatu jakin gura dugu esku hartu ahal izateko eta dauden kasu desberdinei erantzun ahal izateko. Zeintzuk pauso eman behar diren jakitea komenigarria da ahalik eta erantzun onena emateko. Berdintasun politiketan sakontzeko modua ere bada”.

Udalok batzen dute Berdintasun Saila eta laurak koordinatutako protokolo komun baten falta sumatu dute, “elkarrekin eta koordinatuta lan egin eta tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko”, Elorrioko alkatearen berbetan: “Premia zegoen, gaur egun ez dago ezer zehaztuta. Ez dakigu nora jo, zelan funtzionatu eta lagundu…”. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako pisuak badaude, eta babes pisu ere aurreikusi dira Elorrion: “Batzuk emergentziazko kasuetarako dira. Guztien beharrizanei erantzun gura zaie babes etxe horien bitartez”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!