Bizkaiko XXIV. Erakusleiho Lehiaketako hiru sari Elorriora

Anboto 2008ko urt. 17a, 10:20

Bilboko Merkataritza Ganbarak eratutako Bizkaiko XXIV. Erakusleiho Lehiaketan, Bilboren atzetik, Elorrion batu ziren gehien; hiru, hain zuzen be. Elorrioko erakusleiho onenaren saria Perfumeria Montsek lortu du.

Horrezaz gainera, sektoreka banatutako sarien artean dagoz Pedro Sagastizabal (elikagaien sektorean) eta Arabarra (loradenden sektorean) establezimenduek lortutakoak sariak.

Bizkaiko 39 udalerritako 664 komertziok parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganbarak eratutako erakusleiho lehiaketan. 1979an jarri zuten martxan ekimena, eta 2007ko azken edizio honetan, guztira, 63 sari banatu dituzte.

Besteren artean, hiru sari nagusi izan dira eta Sormenari Saria eman du Jaurlaritzako Industria, Komertzio eta Turismo Sailak. Lehiaketan lagundu duten 29 Udalek emandako 37 tokiko sari izan dira, eta beste 19 komertzioaren sektorekako sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!