Kiroldegiaren ohiko erabiltzaileek osasun azterketa egin ahal izango dute

Anboto 2008ko urt. 14a, 13:35

Kiroldegiaren ohiko erabiltzaileek azterketa medikoa egiteko aukera izango dute, horretarako ipiniko den unitate mugikorrean, otsailaren 4tik 8ra bitartean.

Kiroldegiaren ohiko erabiltzaileek azterketa medikoa egiteko aukera izango dute, horretarako ipiniko den unitate mugikorrean, otsailaren 4tik 8ra bitartean.

Kiroldegiaren Jarraipen Batzordean sortu eta Udalaren eta Foru Aldundiaren bitartez bideratutako doako zerbitzua da hori, parte hartzeko kirolean (astialdian) dihardutenentzako antolatua, ez federatuei edo eskola-kirolean dihardutenei zuzenduta. “Normalean halako azterketa medikorik egin ezin dutenek edo kirolari ‘normalek’ dituzten osasun baldintzak egokiak diren ezagutzeko aukera ona” dela deritze arduradunek.

Indarra, flexibilitatea, koipe kopurua edo pisua neurtuko dituzte, bihotz eta biriken gaitasun maila ez eze. Giharrak eta hezurrak ere aztertuko dituzte eta esfortzu probak egin.

Bost egunetan zehar 25 azterketa egingo dituzte eta kiroldegian txanda hartzea beharrezkoa izango da (noiz nori egingo jakon dinon eta interesatuak sinatutako baimena hilaren 28a baino lehenago helarazi behar die Aldundiari).

Hainbat neurri

Hitzordua baino bost ordu lehenago prest egon behar da osasun azterketa egiteko, eta arrazoiren bat dela-eta ezin bertaratu izanez gero, herriko antolaketa-arduradunak Aldundiari jakin eragin behar deutso —beste inork ezin izango du leku hori bete—.

Azterketa egin aurreko 2-3 orduetan ezin da jan, eta ariketa fisiko handirik egin ere ez aurreko 24 orduetan. Aurreko egunetako elikadura ezin da nabarmen aldatu eta beharrezkoak ez badira, egunotan, ez da ez medikamendurik ez substantzia estimulagarririk (kafea, tea, kola…) hartuko. Eginez gero, jakinarazi behar da.

Norberak baino ezagutuko ez duen txostena egingo zaio azterketa egin ondoren bakoitzari, eta emaitzen arabera gomendioak eman. Informazioa: Kiroldegian (94 682 10 27) edo Iturri kultur etxean (94 603 20 32).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!