Planeamendurako Aholku Batzordean herritarren parte-hartzea zabaldu dute

Anboto 2007ko abe. 18a, 11:35

Planeamendurako Aholku Batzordearen araudian aldaketak egitea erabaki du udalak azken udalbatzarrean. Aurreko legegintzaldian batzorde hau zazpi kidez osatua zegoen, bost zinegotziak ziren eta gainontzeko biak herritarren ordezkariak (Elorrixa ekologista taldea eta EME merkatari elkartea). Aldaketa honekin, batzordeak hogei kide bilduko ditu.

Niko Moreno alkateak azaldu duenez, "aurreko sistemaren kontra errekurtsoak tartekatu ziren arren, orduko gobernu taldeak ez zuen aldatu". Gaineratu duenez, "orain akordio batera heldu gara araudi berri bat sortu eta hiritarren parte-hartzea zabalagoa izan dadin". Kultur eta kirol taldeek, sindikatu eta auzo elkarteetako kideek, ikastetxeetako ordezkariek, gazte taldeek eta gizarteko beste hainbat eragilek batzordean parte hartzeko aukera izango dute.

Araudiko ordezkarien kopuruaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte. Batetik, ordezkarien artean gizon eta emakumeen arteko oreka mantenduko dute. Bestetik, gaiaren arabera beste pertsona batzuei lekua egingo diete, arlo zehatz horretako aditu edo teknikariek ere Aholku Batzordean parte hartu dezaten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!