Presoen sakabanaketarekin amaitzea eskatu du udalak

Anboto 2007ko abe. 14a, 11:34

Atzo iluntzeko udalbatzarrean landu ziren puntuen artean presoen egoerari buruz EAE-ANV aurkeztutako mozioa izan zen alderdi politikoen artean tirabira gehien eragin zituena. Mozio honetan, presoei zein hauen senitarteko eta lagunei ezarritako “zigor ez legezkoa” desagerrarazteko, sakabanetarekin amaitzeko eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eskatzen da.

Atzo iluntzeko udalbatzarrean landu ziren puntuen artean presoen egoerari buruz EAE-ANV aurkeztutako mozioa izan zen alderdi politikoen artean tirabira gehien eragin zituena. Mozio honetan, presoei zein hauen senitarteko eta lagunei ezarritako “zigor ez legezkoa” desagerrarazteko, sakabanetarekin amaitzeko eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eskatzen da.


“Euskal presoak etxetik urrun egoteak senide eta lagunei sortzen dizkien gastuak biguntzeko Udal Aurrekontuetan diru partida mantzentzea proposatzen dugu”, gaineratzen du mozioak. Idatzi honetan, “presoen instrumentalizazio politikoarekin” bukatzea eta hauen “estatus politikoa” onartzea ere eskatzen dute. Azaltzen dutenez, “azken hogei urteotako espainiar gobernu guztiek kartzela politika berezi eta diskriminatzailea ezarri diete euskal preso politikoei. Une bakoitzeko egoera politikoaren arabera, oinarrizko eskubideak ukatzea izan da instrumentalizazio politikorako tresnarik erabiliena”.

Mozioa aurrera atera zen EAE-ANVren baiezko 6 botuei esker. EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta PSE-EEk kontrako botua eman zuen. Elorrioko Herritarren Aukerako zinegotzia ez zen bilkuran izan. Honenbestez, Elorrioko udalbatzarrak mozioa herritar guztiei, komunikabideei eta Espainiako zein Frantziako Gobernuei helarazteko konpromisoa hartu du. Herritarren ahotsa ere entzun ahal izan zen atzoko bilkuran. Elorrioko herritar batek dispertsioaz hitz egiteko aukera izan zuen.

EAJren mozioa

EAJk presoen inguruan aurkeztutako mozioak ez zuen behar besteko babesa jaso, EAEk eta PSE-EEk kontrako botua eman baitzuten. Gobernu zentralaren dispertsio politikari dagokionez, egoera bere osotasunean aztertzea garrantzitsua dela deritzo EAJk. Jeltzaleen beste proposamenetako bat, “udalak presoen senitartekoei laguntza ematen dien moduan, egoera hau sufritzen ari diren guztiei elkartasun mezua igortzea” da . Mari Carmen Muñoz alderdi sozialistako zinegotziari elkartasuna adieraztea ere proposatzen du EAJk bere mozioan, “herritarren ordezkari moduan Udaletxera eskoltarekin joan behar duelako”.

PSE-Eeren kontrako bozka

Mari Carmen Muñoz PSE-EEko zinegotziak bi mozietan bere kontrako jarrera azaldu zuen. Muñozek ez dagoela preso politiko terminoa erabiltzerik esan zuen eta ez dagoela presoenganako tortura eta tratu txarrez hitz egiterik ere. Dispertsioa legala dela eta euskal presoen etxera ekartzeak amnistia orokorra suposatuko lukeela adierazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!