Etxebarribein baserriaren berreraikitzea bertan behera utzi dute

Anboto 2007ko abe. 13a, 14:35

San Agustin auzoan berreraikitzekotan ziren Etxebarribein baserriaren proiektua bertan behera gelditu dela jakitera eman du Niko Moreno Elorrioko alkateak. Gobernu talde berriak kultur etxearen inguruan hainbat zalantza dituela adierazi du alkateak: “Kokapena, kultur etxeak izango lukeen funtzionamendua eta aurrekontua dira argi ez ditugun gaiak”. Etxebarribein berreraikitzeko lanak aurten emon izan dira.

San Agustin auzoan berreraikitzekotan ziren Etxebarribein baserriaren proiektua bertan behera gelditu dela jakitera eman du Niko Moreno Elorrioko alkateak. Gobernu talde berriak kultur etxearen inguruan hainbat zalantza dituela adierazi du alkateak: “Kokapena, kultur etxeak izango lukeen funtzionamendua eta aurrekontua dira argi ez ditugun gaiak”. Etxebarribein berreraikitzeko lanak aurten emon izan dira.

Udaleko teknikariek Morenori jakinarazi diotenez, proiektu honek formulazio akatsak izan ditzake eta aurrekontua oso bajua dela ere ohartaraz dute. “Adjudikatu eta gero martxan jartzeko diru arazoak izango ditugulakoan gaude”, azaldu du alkateak. Udal arduradunen esanetan, “gaia aztertu eta helburuak berriro zehaztu gura ditugu”.

XVII. mendeko baserri hau 2005eko urrian eraitsi zuten industrigunea eraikitzeko. Eraikuntzaren berreraikitzea 360.000 euroren truke Calr enpresaren esku utzi zuen aurreko gobernu taldeak. Proiektua geldiarazterakoan, enpresa horri 22.000 euro ordaindu beharko dizkio udalak.

Udalak berton zuen lursaila enkantera atera zuen eta baserria ere bota egin zuen. "Hainbat tira-bira izan ziren orduan. Izan ere, San Agustingo baserri zaharrena ze eta arkitektonikoki ere berezitasunak zituen", gogoratu du Morenok. Aurreko legealdian alkate ohi Agustin Asuarekin hartu-emanean jardun zuten San Agustingo Olazar auzo elkartekoak ere, eta baserria berriro eraiki eta kultur etxe bihurtzea aztertu zen. Horretarako berreraikitze egitasmoa eskatu zen eta Bizkaiko Foru Aldunditik 90.000 euroko diru-laguntza ere lortu zen, baserria kultur etxe moduan berreraikitzeko.

Lanak uda hasieran ziren hastekoak. Hala ere, Gobernu Talde berriaren arabera, "funtzio-egitasmo bat" falta zen: "Nola eroango zen gestioa, zelan funtzionatuko zuen kultur etxeak? herriarentzat edo San Agustin auzorentzat izango litzake?", gogoratu du Niko Moreno alkateak. lldo horretan, gaineratu duenez, "harri batzuk gorde ziren arren asko desagertuta daude".

San Agustin eleizaren alboan — Eroskiren egoitza nagusiaren aurrealdean— dagoen zelaian aurreikusi zen berreraikitzea: "Horrek, baina, arazo urbanistiko larriak dituela uste dugu. Ez da lekurik onena". Olazar auzo elkartekoek "azalpenak" eskatu dizkio Udalari. Gobernu Taldea eta auzo elkartekoak batzarrak egiten dihardue gaiari irtenbidea eman guran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!