Elkartasun jaia eratu du Kainaberak

Anboto 2007ko abe. 13a, 13:55

Elkartasun jaia egingo du Kainabera GKEak domekan, Arriola antzokian. Denera, herriko 200 artista batuko dituen jaialdia 12:00etan hasiko da. Sarrera borondatezkoa izango da eta batutako dirua Piscora (Peru) bideratuko dute, lurrikarak eragindako kalteei aurre egiteko.

Hilaren 18an, berriz, denda zabalduko dute, eta janaria, jostailuak, eskolarako materiala eta garbitasun materiala batuko dute. Halaxe jakin eragin dute antolatzaileek. Batutakoa, berriz, Piscora (Peru) bideratuko dute.

Arrioparik ez dute batzen argitutakoaren arabera eta jai egunetan ez ezik, urtarrilaren 4ra artean izango da denda zabalik, Eroskiko denda zaharrean: goizez 10:00etatik 13:00era eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Aitatu dezagun beste alde batetik, abenduaren 18an, gabonetako kanpainaren barruan errusiako 42 ume etorriko dira hilabete bat berton igarotzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!