Bigarren mailako ur-hornidura sarean 2,3 milioi inbertitu gura dituzte

Anboto 2007ko abe. 13a, 13:46

Ur-hornidurarako bigarren mailako sarean 2,3 milioiko inbertsioa egitea aurreikusi du Udalak. Niko Moreno alkateak azaldu duenez, 18 egitasmo batzen dituen plangintza osatu dute Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera, 10 urtera begira garatzeko.

Udalsarearen bitartez egindako sarearen azterketan oinarritu dira horretarako, eta Bizkaiko Aldunditik %40 arteko diru-laguntzak lortzeko aukera izango du Udalak.

Argiñetatik herrigunera doan hodia berriztu gura dute eta, oro har, sarean izan daitezken akatsak konpondu. Bestalde, Argiñetan arazorik sortuz gero be ur hornidura bermatzeko asmoz sarearen diseinu barri bat egin gura dute, Morenok argitu duenez. Orain, Garaizartik (Iurreta) Argiñetara doa ura eta bertako ur-biltegitik bideratzen dute ur-hornidura herri osora, alkateak berak argitu deuskunez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!