Emakumea eta lanari buruzko azterketa

Anboto 2007ko abe. 13a, 11:38

Lan eremua eta horrekin lotutako formazioa oinarri moduan hartuz, emakumeei eta enpleguari buruzko herri mailako azterlana egingo du Elorrioko Udalak. Horren ardura eman berri die udal arduradunek GAIA enpresari, 12.800 euroko aurrekontuarekin.

Lan eremua eta horrekin lotutako formazioa oinarri moduan hartuz, emakumeei eta enpleguari buruzko herri mailako azterlana egingo du Elorrioko Udalak. Horren ardura eman berri die udal arduradunek GAIA enpresari, 12.800 euroko aurrekontuarekin.

Niko Moreno alkatearen berbetan, egungo errealitatea ezagutu gura dute, Udalak berdintasun politikan hainbat ekimen aurrera eroateko.

“Gizon eta emakumeen arteko soldaten parekatzea, formazioa… landu eta ikertuko” dira, Morenok azaldu duen moduan. Azterketarekin urte hasieran hasiko dira eta zazpi asteren barruan izango dute gertu. “Politika nahikoa pasiboa da orain Udalak daroana: hitzaldiak, ikastaroak eta antzeko arloetan laguntzen du. Hala ere, Udalak ahal duen neurrian –kontratazioan, esaterako – ere eragin dezake. Hutsuneak non dauden jakinda, horretan eragin genezake”.

Urrian LAB sindikatuak salatutako Montajes Iraci (Elorrio) enpresako bederatzi langileren “bidegabeko kaleratzea” eta oinarrian dagoen “prekarietate egoera ekarri du gogora Morenok, “zer ikertu badagoela” azaltzeko. Laneko ikuskaritzak urteetan “autonomo faltsu” lez jardun zutela esatean, sindikatuetara jo zuten aholku bila. Ondoren kaleratu egin zituzten. Epaileak langileok berriro hartzera derrigortu du enpresa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!