Bitartekaririk gabeko salmenta bultzatzen hasita

Anboto 2007ko abe. 3a, 20:52

Okela saltzeko bitartekari gabeko salmenta sistema berria sustatu du Elorrioko Aitor Solozabalek Bilbao Exhibicion Centren (BEC). Horrela, Elorrio inguruko ekoizle txikiei erositako okela dela bermatzen deutse erosleei. BECen joan zen astean izan zen 'Slow food' azokan Gipuzkoako Lurlan elkarteak jarritako standean izan zen.

Sistemarekin orain 14 urte hasi zen Solozabal, eta ahalik eta baserri gehienetan martxan jarri ahal izatea gura luke. Bost kilo okelako paketeak zuzenean kontsumitzaileari ematean datza hori. Ekoizleak abelburua noiz hilko duen esaten die bezeroei, eta hiltegiko haragi-zatiketako gelan bertan zatitu, hutsean enbasatu eta etiketatzen da okela. Bezeroekin hitzordua jartzen du gero, zuzenean okela emateko.

Okela zuzenean salduta ekoizleen etekina handitzen dela azaldu du elorriarrak, “eta kontsumitzaileak produktu naturalak jasotzen dituen bermea dauka; produktu ezagunak eta ingurukoak”. Dena dela, ekoizlearentzat errentagarria izan dadin, inguru berean hainbat bezero egin behar dituela aitortu du, eta “elkartean barneratzera eroaten du horrek”. Transgenikorik erabili barik eta modu tradizionalean ekoizten duen abeltzain honen berbetan, “sektorea krisian dagoen sasoi honetan aurrera ateratzeko ideia berriak behar dira”. Esan duenez, hartu-emanetan jarri da inguruko beste nekazari eta produktore batzuekin hainbat produktudun otzarak saltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!