Parte-hartzaileen %93ak AHTaren kontrako botoa eman du

Anboto 2007ko abe. 2a, 22:21

Abiadura Handiko Trenari buruzko iritzia eman dute domeka honetan Elorrioko herritarrek. "AHT bai edo ez", galdera horri erantzun behar izan diote. Ezagutzera emandako datuen arabera, partaidetza %37,54koa izan da (2281 herritar). Botuen artean %93,34a Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren kontrakoa izan da.

DATUAK ETA EMAITZAK:

  • Bozkatzera deiturik zeuden herritarrak :
    Elorrion erroldatutako 18 urtetik gorako biztanleak. Guztira 6.076.
  • Parte hartu dutenak: 2.281. Deitutakoen % 37,54.
  • Baiezkoak: 85. % 3,73
  • Ezezkoak: 2.129 % 93,34
  • Baliogabeak: 46 % 2,02
  • Zuriak: 21 % 0,92
Prosezuaren gardentasuna gordetzeko Berme Batzorde bat osatu zen ondoko zinegotzi eta alkateekin:
  • Abadiñoko Araitz Basauri eta Jon Peli Larruskain zinegotziak.
  • Arrasateko Ino Galparsoro alkatea eta Izadi Mondragon zinegotzia.
  • Atxondoko David Cobos alkatea eta Onintze Oleaga zinegotzia.
  • Durangoko Ritxar Alberdi eta Dani Maeztu zinegotziak.
  • Izurtzako Lorea Muñoz alkatea eta Iker Ballarin zinegotzia.
"Parte hartzearen datuak kuantitatiboki bikainak izan direla", azpimarratu dute antolatzaileek. "Azken egunotan herritarrok iritzia emateko dugun eskubidea zalantzan jarri dute batzuek, ukatu ez digutenean egin, eta zalantzak eta beldurra ere hedatzen saiatu dira. Horren aurrean kikildu gabe elorriarrak hautestontzietara hurbildu eta normaltasunez botua eman dute. Benetan harro eta pozik egoteko arrazoiak dituzte gaur parte hartu dutenek".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!