Elorrioko Udalak herritar taldearen ekimenarekin egin du bat

Anboto 2007ko aza. 30a, 15:09

Domekan -abenduak 2- herri kontsulta egitea bermatuko dutela azaldu zuten hainbat elorriarrek ostegunean. Barikuan, herritarren ekimena eskertu zuen prentsa aurrean Elorrioko Udalak. Domekarako Udalak deitutako herri kontsulta bertan behera utzi dutela agertu du Niko Moreno EAE-ANVko alkateak, eta indar "politiko-judizialaren" partetik "mehatxatuta" sentitu direla salatu.

Ostegunean egindako agerraldian, Elorrioko herritar talde batek domekan herri kontsulta egitea bermatuko dela azaldu zuten. Barikuan, herritarren ekimena eskertu zuen prentsa aurrean Elorrioko Udalak.



Domekarako Udalak deitutako herri kontsulta bertan behera utzi dutela agertu zuen Niko Moreno EAE-ANVko alkateak barikuan, eta indar "politiko-judizialaren" partetik "mehatxatuta" sentitu direla salatu. Elorrioko Udal batzarraren gehiengoak onartu zuela Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri galdeketa, eta "egiaren, eta herritarren iritziaren beldur" direla nabarmendu du.

Udalaren deialdia bertan behera geratu den arren, sektore eta ideologia desberdinetako herritarren kontsultarako deialdiari babesa eman dio Morenok, eta elorriarrak euren iritzia ematera deitu ditu, abenduaren 2an. Herrian eragin handia izango duen azpiegitura delako, "nahitaez herritarren parte hartzea eskatzen du", azaldu dute kontsultaren bultzatzeileek.

Udal korporazioak azaroaren 15eko batzarrean erabaki zuen Abiadura Handiko Trenari buruzko herri kontsulta egitea. Espainiko Gobernuak EAEn duen Paulino Luesma ordezkariak baina, Udalbatzarraren erabakiaren kontrako helegitea ipini zuen. Atzo, Bilboko Auzitegi Kontentzioso Administratiboak helegitearen alde egin, eta galdeketa suspenditu egin du.




ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!