Dugaraldeko Segik Leunketako istripua salatu du

Anboto 2007ko aza. 15a, 20:25

Leunketa enpresan izandako istripuari ez deritzo kasualitatea Durangaldeko Segik, “areago eta gutxiago” Txaber Oregiren heriotzari. Diotenez, Euskal Herrian 105 langile hil dira urte honetan eta “bitartean, alderdi politiko, instituzio eta enpresariek isilik jarraitzen dute”.

Segik gaineratu duenez, “patronala da arduradun nagusi. Gure kontura aberastearren, gure bizitzak azkeneraino bideratzeko prest dagoena”. Era berean, halako egoeren aurrean, alderdi politiko eta instituzioen “pasibotasun itzela” salatu dute, “euren interesak ezkutatzeko”.

Nabarmendu dutenez, “gazteok lanerako jasotzen dugun heziketa penagarria izaten da, eta batez ere, hutsune handiak daude segurtasun neurrien inguruan. Baina, ez zaie ardura”. Gaineratu dutenez, “zapalduta” ditu gazteak sistema kapitalistak, “gutxi batzuen poltsikoak betetzeko eta gutxi batzuen ideiak politikoak errealitate bihurtzeko. Euskal Herrian PNV dugu horren defendatzaile nagusia, euren poltsikoak betetzea helburu, gazteei eraso egin eta agortutako marko autonomikoa bultzatzen duena.

Txaber Oregiren familiari eta istripuan zauritutakoen familiei elkartasuna adierazi gura izan die, “momentu gogor hauetan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!