Lan istripuen aurrean neurriak eskatu eta garatzera deitu du EHAk

Anboto 2007ko aza. 16a, 14:11

Udalari eta administrazioari, enpresek bete behar dituzten “neurri administratiboak” eta “legeak ezarritako baldintza betearazteko ahalegin” egin dezaten eskatu du EHA-k.

Udalari eta administrazioari, enpresek bete behar dituzten “neurri administratiboak” eta “legeak ezarritako baldintza betearazteko ahalegin” egin dezaten eskatu du, ohar baten bitartez Elorriok Herritarren Aukerak (EHA).

Leunketa enpresa, asteon, hildako Txaber Oregi Errazti gaztearen senitartekoei elkartasuna adierazi gura izan die EHAk. Baita beste zauritutako guztiei ere. Era berean, “une honetan Euskal Herrian, industri mailan gertatzen diren istripu larrien ondoren, prekarietatea eta segurtasun falta” nabarmendu dute. “Beharrezkoa” deritze segurtasun neurriei eta arriskuak ekiditeko heziketari, “neurriak ez betetzeak ekartzen dituen ondorioak ikusita”. Herritar, enpresari eta langileak neurriak eskatu eta garatzera deitu ditu EHAk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!