AHTari buruzko galdeketari helegitea jartzeko agindu du Luesmak

Anboto 2007ko aza. 19a, 09:55

AHTari buruz herritarrek zein iritzi duten jakiteko Udalak abenduaren 2an herri galdeketa antolatzeko hartutako erabakiari helegitea jartzeko agindua eman dio Paulino Luesmak, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Estatuko Abokatuari.

AHTari buruz herritarrek zer eritzi daukien jakiteko, Udalak abenduaren 2an herri galdeketa antolatzeko hartutako erabagiari helegitea jartzeko agindua emon deutso Paulino Luesmak, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak, Estatuko Abokatuari.

Niko Moreno alkateak “ulertezina” deritzo galdeketari “trabak jartzea”, esan dauen moduan, “borondatea herritarrek zer eritzi daukien jakitea baino ez bada”. Udalak ez dauela “ofizialki ezeren barririk izan” argitu dau.

Morenekoaren berbetan, “ eritzia emoteko eskubidearen eta hori gauzatzearen arteko traba nagusia demokraziaren aldeko ei den Espainiako Gobernuaren Delegaritza da. Itxaroten genduen arren, ez da ulerterrazago egiten. Arrazoi ezkutuek egon behar dabe. Bestela, ez da ulertzen”.

“Ordenamendu juridikoaren kontra”

Luesmaren ustez, Udalak herri galdeketa deitzea “ordenamendu juridikoaren kontrakoa” da. Era berean, Euskal Herriaren etorkizunerako AHTa “berebiziko garrantzidun” egitasmoa da, eta “Espainiako Gobernuaren zein euskal gizartearen gehiengoaren babesa dauka”.

Udalek, soilik, eskumena daukien gai lokalen inguruan deitu leikiez herri galdeketak, Luesmaren arabera. Eta udalbatzarren erabagia gehiengo osoz hartu izatea eta “Nazinoko Gobernuaren oneritzia” izatea “derrigorreko” baldintza direla dino. Horreek betetzen ez direla-eta, Udalaren erabagia inpugnatzeko eta, badaezpada, bertan behera izteko eskatu dau. Esan dauenez, “legezkotasun printzipioagazko egokitasun osoa” gorde behar dabe Udaletako ekimen guztiek, eta ohartarazo dau “adi-adi” egongo dela Udal batek be ez daien “gure legeek dinoena urratu”.

Edozein “lege urraketaren aurrean”, beharrezko lege ekimenak abiatuko dituela dino, “Aramaioko (Araba) kasuan bi bider, eta Anoetan (Gipuzkoa) egin dauen legez”.

Herri galdeketa mantendu egiten dela dino alkateak. EAJk dei egin deutse bere bozemaile eta militanteei herri kontsultan ez parte hartzeko. Eta boza emotea erabagiz gero, alde bozkatzeko.

Elkarrateratzea Durangon

Beste aldetik, hilaren 24an, Durangon, Ezkurdin, elkarretaretzea deitu dau AHT Gelditu! Elkarlanak, 17:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!