Barikuan agurtu zuten Leunketa enpresan gertatutako lan istripuan hildako gaztea

Anboto 2007ko aza. 16a, 13:21

Herenegun Besaideko Leunketa enpresan gertatu zen eztandaren ondorioz zendutako 22 urteko gaztearen hileta-elizkizunean jendetza batu zen atzo, Elorrion. Txinparta bat magnesiotara erori eta su hartu ondoren sortutako eztandaren eraginez hil zen gaztea. Ezbeharrean beste lau zauritu izan ziren, horieetatik bik larri jarraitzen dute.

Herenegun Besaideko Leunketa enpresan gertatu zen eztandaren ondorioz zendutako 22 urteko gaztearen hileta-elizkizunean jendetza batu zen barikuan, Elorrion. Txinparta bat magnesiotara erori eta su hartu ondoren sortutako eztandaren eraginez hil zen gaztea. Ezbeharrean beste lau zauritu izan ziren, horieetatik bik larri jarraitzen dute.

Herenegun Besaideko Leunketa enpresan izandako eztandaren eraginez hildako 22 urteko Txaber Oregi Elorrioko gaztearen hileta elizkizunak barikuan izan ziren. Sortzez Garbiaren basilika lepo bete zen senideei elkartasuna adierazi eta herriko gazteari azken agurra eman nahian. Txinparta bat magnesiotara erori eta su hartu ondoren sortutako eztandaren eraginez hil zen gaztea; beste lau zauritu egin ziren, bi “larri”. Gurutzetako ospitalean daude.

Sindikatuek segurtasun neurriak betearazteko neurriak hartzea exijitu diote administrazioari. Herenegun bertan, iluntzean elkarrateratzea egin zuen LABek gertaera salatzeko, Durangoko udaletxe aurrean. Atzo, Elorrioko plazan egin zuten. ELAk eta CCOOk, berriz, gaurko deitu dituzte enpresa aurrean, 10:30ean eta 12:00etan, hurrenez hurren.



Bost bat langileko enpresan, ohiko langileak ez eze, mantentze lanetarako azpikontratatutako argiketari autonomo bi zeuden, istripua gertatzean. Horietariko bat da Elorrioko gaztea. Gorputzaren %95 erre zitzaion, eta Gurutzetan hil zen; haren lankidea ere “oso larri” dago, gorputzaren %40 dauka-eta erreta. Zauritutako hirugarren batek gorputzaren %60 dauka erreta.



Osalanek ez du argitu oraindik gertatutakoa; hala ere, Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileek esan dutenez, azpikontratatutako langile biak fokuak soldatzen zebilen sabaian, zortzi metroko altueran eta txinpartetako batzuk magnesio pilaren (oso sukoia) gainera jausi ziren, sua eraginez. Itzaltzeko hondar lehorra erabili zuten. Jaurlaritzako Ingurumen sailak esan duenez, baimendutako enpresa bat arduratuko da hondakinez.



Segurtasun eta formazino falta salatu dute

ELAren iritziz, enpresa nagusi eta azpikontratatuen arteko koordinazioa beharrezkoa da segurtasuna bermatzeko. Iritzi berekoa da CCOO ere; era berean, beharginen informazio defizita ere nabarmendu du “lan egiten duten substantzia motaren gainean, eta horreen arrisku kimikoaren gainean”. Hartu beharreko neurriak zehazten dituen segurtasun protokolo baten falta salatu dute. LABekin bat etorri da ELA ere, administrazioak segurtasun neurriak betearazi behar dituela exijitzean. “Denon kontzientziazioa” nabarmendu du ELAk, eta LABek langileei formazioa emateko “obligazioa”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!