Telefonia mugikorreko enpresentzako tasa berria

Anboto 2007ko aza. 13a, 15:49

Telefonia mugikorreko zerbitzuak eman edo ustiatzen dituzten enpresei, emandako zerbitzuaren araberako tasa kobratuko die. Udal bide publikoen lurzoru, zorupe eta airea era pribatuan erabiltzeagatik edo era berezian aprobetxatzeagatik, Elorriorekiko fakturazioaren %1,5 ordainaraziko zaie. Aho batez hartu du erabakia Udalak; neurri aitzindaria da Durangaldean.

Telefonia mugikorreko zerbitzuak eman edo ustiatzen dituzten enpresei, emandako zerbitzuaren araberako tasa kobratuko die. Udal bide publikoen lurzoru, zorupe eta airea era pribatuan erabiltzeagatik edo era berezian aprobetxatzeagatik, Elorriorekiko fakturazioaren %1,5 ordainaraziko zaie.

Aho batez hartu du erabakia Udalak; neurri aitzindaria da Durangaldean.
Argindar, gas natural zein telefonia finkoaren enpresa hornitzaileek irizpide beren arabera ordainduko dute, Moreno alkatearen berbetan; herrian helbideratutako erabiltzaile bakoitzagatiko batez besteko etekinen arabera. 2008an jarriko litzake neurria indarrean.

Sententziaren zain

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa (FEMP) ez eze, Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) be kobratzearen alde dagoela gogoratu du PSE-EEk. Hala ere, Auzitegi Gorenean, telefonia mugikorren operadoreak jarritako errekurtsoaren sententzia irmoaren menpe dago hori ezartzea. Behin betiko sententzia eman ondoren hasiko dira kobratzen, udal arduradunen berbetan, Udalen aldeko hainbat aldeko ebazpen izan diren arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!