Langile bat hil da Elorrioko Leunketa enpresan gertatutako lan istripuan

Anboto 2007ko aza. 14a, 12:04

Goizeko 10:25ean gertatu da ezbeharra Besaide industrigunean kokatutako enpresan. Lantokian bi elektrikari teilatuan ari ziren beharrean, eta txispa bat magnesio hautsaren gainera erortzean gertatu da eztanda.

Goizeko 10:25ean gertatu da ezbeharra Besaide industrigunean kokatutako enpresan. Lantokian bi elektrikari teilatuan ari ziren beharrean, eta txispa bat magnesio hautsaren gainera erortzean gertatu da eztanda.

Bi behargin larri daude erredurengatik. Leunketa lantokian bi elektrikari teilatuan ari ziren beharrean, eta txispa bat magnesio hautsaren gainera erortzean gertatu da eztanda.

Elorrioko Leunketa enpresan leherketa gertatu da gaur goizean eta, ondorioz, behargin bat hil egin da erredurengatik. Beste lau langile zauritu egin dira erredurengatik. Haietako bi larri daudela esan dute medikuek.

Ezbeharra goizeko 10:25ean gertatu da. Bi elektrikari teilatuan ari ziren beharrean, eta txispa bat magnesio hautsaren gainera erortzean gertatu da eztanda. Hil den langilea elektrikarietako bat da.

Larri dauden bi beharginak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, beste bat -eskuan erredurak dituena- Galdakaokora eta bestea Elorrioko osasun zentroan bertan artatu dute. Azken honek zauri arinak ditu.

Suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sutea itzaltzeko. Hondarra bota behar izan dute suaren gainera, magnesio hautsari ura ez botatzearren, oso arriskutsua litzatekeelako. 11:20ak inguru suhiltzaileek ia kontrolpean zuten sua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!