Xeber Zubiaga atxilotu dute zortzi urteko zigorra bete dezan

Anboto 2007ko aza. 6a, 15:55

Xeber Zubiaga gaztea atxilotu zuten, astelehenean, Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako zortzi urteko espetxe zigorra bete dezan. Kale erasoetan parte hartzea egotzita zigortu dute elorriarra.

Xeber Zubiaga gaztea atxilotu zuten, astelehenean, Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako zortzi urteko espetxe zigorra bete dezan. Kale erasoetan parte hartzea egotzita zigortu dute elorriarra.

Zubiagari egozten dizkien istiluak, Donostian 2000. urteko abuztuan gertatu ziren, Askatasunak azaldu duenez. Orduan, hiru gazte elorriar atxilotu zituzten Donostian, furgonetan baten, eta espetxeratu egin zituzten. Lau urte geroago atxilotu zuen Zubiaga Ertzaintzak, Donostian atxilotutakoak eroan zituzten furgonetan zegoen jertse baten bere ADNa zegoela arrazoituta.

Espetxeratu eta 2005eko otsailean askatu zuten, 3.000 euroko bermea ordaindu eta gero.
Gerora, epaitu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra jarri zion aurtengo otsailean gazteari. Helegitea jarri zuen Zubiagak, eta Auzitegi Gorenak orain aste bi berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra. Hori betearazteko atxilotu dute, asteon, Xeber Zubiaga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!