AHTari buruzko herri galdeketa egin gura dute urtea amaitu aurretik

Anboto 2007ko aza. 7a, 15:53

AHT Gelditu! Elkarlanak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) gaineko topaketa eratu du domekarako. Elorrio-Arrasate zatiaren eraikuntza lanak 2008ko hasieran hastea dago aurreikusita, eta data zehatzik eman ez duten arren, obrak hasi aurretik Elorrion herri-galdeketa abiatu gura dute. Etzi emango dituzte azalpen gehiago.

Bestalde, Elorrioko lau zatiei buruz jasotako datuak berbaz eta grafikoki azalduko dituzte. Iñaki Antiguedad EHUko irakasleak ere parte hartuko du. Ohartaraz dutenez, “kalterik handiena Elorrio-Atxondo zatian eragingo luke trenak, baina oinarrizko proiektua baino ez dugu ezagutzen”. Elorrio-Arrasate zatian Udalatxeko tuneleko ahoan sartzen direla gogoratu dute. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!