Galartzako etxebizitza sozial eta babesekoak 2008an zotz egingo dituzte

Anboto 2007ko aza. 8a, 15:53

Datorren urtean egingo dituzte zotz Galartzan aurreikusi dituzten etxebizitza sozial eta babesekoak. Halaxe baieztatu dio Udalari Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak. Guztira 40 etxebizitza eraikiko dituzte: 16 sozialak eta, gainerakoak, babesekoak, Niko Moreno alkateak baieztatu duenez. Etxebizitza sozialak eraikitzen hasita daude; babesekoei 2008an ekingo diela gaineratu du Morenok.

Etxebiden izena ematera deitu dute udal arduradunek; izan ere, oraintxe izena emanda daudenak ez eze, hemendik azaroaren 30era izena ematen dutenak sartuko dira etxebizitza horietariko bat lortzeko zozketan. Etxebizitza eskuratzeko aukeren artean Elorrio aukeratutakoek izango dute Galartzako etxeotariko bat lortzeko aukera; bertan erroldatutakoek zein erroldatu bakoek. Elorrion etxebizitza bat erosi edo alokatu gura duten 730 lagun daude orain izena emanda Etxebiden. Horietatik 248 dira Elorrion bertan erroldatutakoak, helarazi dituzten datuen arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!