Bederatzi emakumeren “bidegabeko kaleratzea” salatu du LABek

Anboto 2007ko urr. 24a, 10:22

Montajes Iraci (Elorrio) enpresako bederatzi langileren “bidegabeko kaleratzea”, eta oinarrian dagoen “prekarietate egoera, salatu du LAB sindikatuak. Epaiketa ere izan zuten, atzo: “enpresak Gizarte Segurantzarekiko hartu duen zorra kitatzea” ez eze, langileok berriro hartzea eskatu dute. Astelehenean elkarretaratzea egin zuten LABeko ordezkariek Elorrioko udaletxearen aurrean.

LABeko ordezkarien berbetan, urteetan “autonomo faltsu” lez jardundako kaleratutako bederatzi langileok, laneko ikuskatzailetzak soldatakoak izan behar zirela esanez akta jaso eta gero, euren eskubide eta enpresaren erantzukizunei buruzko aholkularitza eske jo zuten LAB eta CCOO sindikatuetara. “Horren aurrean,baina, enpresak kaleratu egin ditu”. Enpresarekin hartu-emanean jarri gura izan dute esan dute sindikatuko ordezkariek, erantzunik izan gabe.

LABelkarretaratzeaelorrion262_IBan_.jpgLangileon egoera salatu du LABek, Durangaldean —batez ere, metal arloan— gertatzen diharduenaz ohartarazi: “Enpresa handiei begira, azpikontrata legez, enpresa txikiak sortzen ari dira; eta batzuk (batez ere gizonak) soldatapeko langileak diren arren, beste batzuk, emakumeak askotan, kontratu gabe, edo autonomo izatera behartuta dihardute. Askoz merkeagoa da eta langileokiko ezelango erantzukizunik ez du enpresak”.

Lan merkatuak “prekarizatzen” jarraitzen duela salatu du LABek: “eta beti legez, zoritxarrez, emakumeei dagokie zatirik txarrena”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!