Bost lanpostu publiko, udaletxeko lan talde osoari “egonkortasuna” emateko

Anboto 2007ko urr. 16a, 09:03

Udaletxeko lan talde osoari “egonkortasuna” eman guran, bost lanpostu publiko sortuko ditu Udalak aurten. Udaltzain bi, erregistroko administrari laguntzailea, herri-lanetarako lantalderako langile bat eta beste bat garbitasun lantalderako. Azkeneko horrentzako lanpostu zerrendaren aldarazpena onartu du udalbatzarrak.

Niko Moreno alkateak azaldu duenez, lan-taldeko hutsuneak bete gura dituzte horrela: “Udaltzainen lanpostuak bitarteko izaeraz bete izan dira, baina, ia bost urte diraute horrela, eta erregistroko administrari laguntzailearen lanpostuarekin ere antzera gertatzen da”. Lantaldeetako lanpostuei dagokienez, bata hutsik dago eta bestea ordezkapen bitartez bete izan da.

Lehiaketa publikoa aurten egingo dela adierazi du Morenok, “balitekeen arren dagozkien tramite eta epeak udaberri ingurura arte luzatzea”. Udaletxeko lan talde osoa “egonkortasunez” betetzeko konpromisoa hartu dutela gogoratu du udal arduradun nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!