Araudia “egokitu” guran, elkarteak Iturrira sartzeko

Anboto 2007ko urr. 15a, 17:02

Iturri kultur etxera sartzeari uko egin die herriko elkarteek, indarrean dagoen “inposatutako” araudia dela-eta. Era berean, gestioarekin ere desadostasunak agertu izan dituzte. Hala ere, urteko jarduera hasi dute, eta horretarako lekurik ez dute horietariko batzuek, abuztuan Aldapebeitia itxi zenetik —sabai faltsua jausi zen—. Betsaide dantza taldeak eta Intxorta astialdi taldeak egin dute Iturrin sartzeko eskaera, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. Horren aurrean eta araudi bat badagoela indarrean kontutan hartuz, erantzun bat zelan eman aztertzen dihardu Udalak.

Kultur etxerako indarrean dagoen araudia “egokitu” eta “artikulatu” egin behar dela nabarmendu du Morenok: “Elkarteak aintzat hartzen ez dituen araudia da; izan ere, elkarteen egoera oso zabal eta anitza den arren, funtzionamendurako eta sartzeko sistema bat inposatzen zaie. Hori presioa da, eta konfiantza falta erakusten du”. Diotenez, aurretik ere kultur etxe erara ziharduten Iturrin eta “ez zegoen halako arazorik”. Morenoren berbetan, hil honen barruan herriko elkarteek Iturri kultur etxera sartzeko aukera izango dute.

Gaztetxea

Gaztetxekoei batzartzeko lekua utzi die Iturri kultur etxean, Aldapebeitia ixtean, lekuren bat uzteko eskaerari erantzun guran. Halaxe erantzun dio Kristina Sierra kultura zinegotziak EAJri, azken horrek lokalak —eta zehaztutako ordutegia— zabalik dituela herriko elkarte guztiei jakinarazi zaien galdetzean. Hala ere, Gaztetxea ez dagoela zabalik argitu du Sierrak: “Araudi berria lantzen gabiltza eta bitartean akordio batera heldu gara. Gainera, baldintza zehatz batzuekin utzi zaie lekua. Obra piloa dago egiteko eta itxi be egin beharko da”. PSE-EEk, berriz, gogoratu du besterik onartu ezean araudi bat dagoela Iturrin. Sierrak esan du zehaztutako ordutegian dihardutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!