AHT bertan behera iztea eskatu dute zuzenean kaltetutako herrietako alkate eta zinegotziek

Anboto 2007ko urr. 8a, 13:08

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoak zuzenean eragiten dien herrietako 60 bat alkatek, kontzeju ordezkarik eta zinegotzik AHT bertan behera uzteko eta egitasmo horren aurkako jarrera agertzeko eskatu dute Elorrion, AHT Gelditu Elkarlanak bultzatuta.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoak zuzenean eragiten dien herrietako 60 bat alkatek, kontzeju ordezkarik eta zinegotzik AHT bertan behera uzteko eta egitasmo horren aurkako jarrera agertzeko eskatu dute Elorrion, AHT Gelditu Elkarlanak bultzatuta.

Zapatuan egindako agerraldian “proiektuaren inposizioa albo batera uzteko” eskatu die EAE-ANV, Aralar, EB-Berdeak eta herri plataforma independenteetako hautetsiek, Jaurlaritzari eta Nafarroako, Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Baita eztabaida eta erabakitze prozesu bat martxan jarri arte proiektua bertan behera uzteko ere. Beste hiru udalerritan herritarrei kontsulta egingo dutela ere iragarri izan dute, zeintzuk izango diren aurreratu ez duten arren.

TAV_Elorrio_IBAN.jpgAHTren proiektua Euskal Herriko ikuspegitik pentsatuta ez dagoela dio hautetsi guztiok sinatutako agiriak, eta, ondorioz, ez duela “lurraldea batere batzen eta egituratzen”. Ildo beretik, gaineratu dute “inpaktu ekologiko itzela” eragingo lukeela egitasmoak gauzatuko balitz, gizarte ereduan, lurralde egituran eta ekonomian “eragin oso bortitza” ez eze.

Besteak beste, “diru publikoaren xahutze ikaragarria” ekarriko lukeela nabarmendu dute hautetsiek, “urte askotarako aurrekontuan baldintzatuz eta oinarrizko behar sozialak irtenbide gabe utziz”, eta, eraginok ez dituztela gaur bakarrik nozituko uste dute: “Proiektu horren kostuak etorkizuneko belaunaldien bizkar botako ditugu-eta”.

Eztabaida eskatu dute

Garrantzi eta eragin handiko egitasmo horren aurrean, “behar den moduko informazio, eztabaida eta erabakitze prozesu parte hartzailerik” sustatu ez izana txarretsi dute Elorrion batutako hautetsiek, eta udalerriak “baztertu” eta proiektua “euren iritzi eta borondatearen bizkar” garatu izana ere bai.

Beraz, “inposizioa albo batera uzteko” eskatu die Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Garraio eta Herrilan Sailei, zein Espainia eta Frantziako gobernuetako Sustapen Ministerioei. Aldi berean, proiektuaren inguruko eztabaidetan eta erabakietan herritarren parte hartzea ahalbidetzeko prozesu bat egin arte, proiektua bertan behera uzteko ere eskatu die lau instituziooi.

Egitasmo “antiekologiko eta antisozial hori gelditu, eta eztabaida eta erabakitze prozesua bultzatzeko ahalegin guztiak” egingo dituzte hautetsiok, azaldutakoaren arabera, eta AHTren lanak burutu ez daitezen indarrak biltzeko eta eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko aukera aztertzen dihardute. Herritarrek iritzia eman, eta borondate hori errespetarazteko
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!