Jai eta aldarrikapen egunari eutsiko die Txantxibiri kalean

Anboto 2007ko urr. 4a, 14:02

Jai eta aldarrikapen egunari eutsi die, oraingoan ere, Txantxibiri kalean. Auzoa hirigintza proiektu eta hobekuntza lanetatik kanpora geratu dela salatu dute berriro auzokoek, eta bizigarritasun, zirkulazio eta astialdi “baldintza duinak” aitortu dezaten zapaturako osotutako egitarauan parte hartzera deitu dute: “Egoera ez da aldatu eta auzokoon ahaleginetatik aparte, utzikeria da nagusi”.

txantxibiri_259.jpgJai eta aldarrikapen egunari eutsi die, oraingoan ere, Txantxibiri kalean. Auzoa hirigintza proiektu eta hobekuntza lanetatik kanpora geratu dela salatu dute berriro auzokoek, eta bizigarritasun, zirkulazio eta astialdi “baldintza duinak” aitortu dezaten zapaturako osotutako egitarauan parte hartzera deitu dute: “Egoera ez da aldatu eta auzokoon ahaleginetatik aparte, utzikeria da nagusi”.

Kalea konpondu dezaten aldarrikapen “iraunkorra” da eurona, eta Udalarekin jarri dira berriro ere hartu-emanean. Aukerak aztertzen dihardutela erantzun die.

Bazkaria

Trikitilariek alaitutako poteoarekin hasiko dira 13:00etan, eta gero kalearen berrinaugurazioa egingo dute (ateetan zenbakiak be ipiniko dituzte). Bazkaltzeko batuko dira auzokoak kalean (ardaoa eta mahai tresnak bertan izango dituzte), bertso zein musikak girotuta, eta jarraian umeentzako jolasak izango dira. Bertsolari eta trikitilariekin poteoa egingo dute 18:00etan, eta 19:30ean Nikolas Gardokirekin erromeria. Suzko zezena be izango da, 21:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!