Errebonbiloekin jarritako hitzordua hainbat ekitaldirekin “sendotu” dute

Anboto 2007ko urr. 4a, 14:00

Errebonbiloen tiro hotsekin iratzarriko dira, domekan, elorriarrak. Usadioari eutsiz, aspaldi hainbat herritan zeuden defentsa-talde antolatuekin lotutako hitzordua dute urriaren lehenengo domekan Elorrion: Errebonbilo Eguna. Aurten, gainera, “sendotutako” egitaraua osatu gura izan dute, Niko Moreno alkateak azaldu duen moduan.

Errebonbiloen kalejirak abiatuko du eguna, 05:00etan, salba joaz. Tradizioak dioen lez, udaletxera eta Sortzez Garbiaren basilikara botako dituzte lehenengo tiroak 14 errebonbiloek —eurekin joango dira kapitaina eta txistulariak ere—. Ondoren, ohiko bideari ekingo die. Alkatearen etxe aurrean ere botako dituzte tiroak, eta hurrengo geldialdia armozatzeko izango da.

Errosarioko Ama Birjinaren prozesioa babesteko irtengo dute berriro, 17:00etan, eta 18:00etan, berriz, alardea ere eskainiko dute errebonbiloek.

Hala ere, egunarekin lotuta izango da bestelako ekitaldirik ere. Aurten, gainera, nolabaiteko “bultzada eman gura izan die jai egunari”, herriko alkateak jakin eragin duenez.

Dantza eta erromeria

Esku-pilota partiduak izango dira frontoian, 10:30ean (euria eginez gero, kiroldegian), eta 12:30ean, berriz, Zangotzako Rocamador dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna. Horrezaz gainera, erromeria ere egingo dute, 19:00etan hasita; giroa berotzeko ardura hartuko dute Joselu Anaiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!