Berdintasunarekin lotutako hainbat jardunaldi eratu dituzte

Anboto 2007ko urr. 4a, 13:59

Herriko ikastetxe guztiek parte hartuko dute asteon hasi eta hil amaieran amaituko diren hezkidetza tailerretan. Irakasle, haurtzaindegietako langileei, Guraso Elkarteetako kideei eta magisteritza ikasleei zuzendutako jardunaldi horiek gaur hasiko dira.

Berdintasun Sailetik irtendako ekimena da urriko eguenetarako eratutako jardunaldiak batzen dituena; Iturri kultur etxean izango dira, 15:00etatik 18:00etara.

Niko Moreno alkateak azaldu duenez, 15 laguneko taldeak batzen dituzte jardunaldiok, eta  joan apirilean onartutako 2007-2009rako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren baitan eratu dira.

Beste alde batetik –Berdintasun Sailaren ekimenez hori ere– Berdintasunaren Legea “ezagutu eta ezagutarazteko”, zinegotzi eta udaletxeko langileei zuzendutako genero politikan trebakuntza-jardunaldi bana eratu dute. Halaxe gogoratu du herriko alkateak: “Legearen hainbat ikuspegi gure jardunean zelan erabili erakustea da jardunaldi horien helburua”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!