Gertu dauka egoitza berria laguntza txakurren taldeak

Anboto 2007ko urr. 1a, 10:55

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak San Agustin auzoan (Arabio-Errekan) egokitutako azpiegiturak inauguratu zituen joan zen asteburuan. Txakurtegietarako eta txakurrak trebatzeko lekuaz gainera, egoitza soziala egokitu dute. 2008an 25 urte beteko dituen taldean 16 lagunek eta 12 txakurrek dihardute.

salbamendutxakurrak_259.jpgLurrak orain bederatzi urte utzi zion Udalak taldeari: “Harrezkero zabalik dago, hala ere, guztia egokitu eta atondu behar izango dugu; urte guztiotan hainbat lan egin dugu”. Euskal Herrian, batez ere, mendian lan egiten dute; inoiz, baserri bat erretzean, uholdeetan, istripuren baten… ere esku hartu duten arren. Kanpoan ere jarduten dute laguntza behar izanez gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!