Teknologia berriekin lotutako jarduerak bultzatu gura dituzte

Anboto 2007ko ira. 24a, 13:55

Aurrera begira, web orriarekin uztartu guran eta herritarrekiko hartu-emana bultzatu guran, teknologia berrietan oinarritutako modernizatze fase batean sartu da Udala. Halaxe azaldu du Niko Moreno alkateak.

Aurrera begira, web orriarekin uztartu guran eta herritarrekiko hartu-emana bultzatu guran, teknologia berrietan oinarritutako modernizatze fase batean sartu da Udala. Halaxe azaldu du Niko Moreno alkateak.

Horrela, zinegotzi bakoitzarentzako ordenagailu bana eta dagokion software-a eskuratuko dituzte. “Informatizatuta eta teknologia berriekin bat etortzeko lehen pausoa da. Bigarrena izango da zerbitzaria. Webgunearen operatibitatean ere lan egin gura dugu”. Guztira, 30.000 euro inguru erabiliko dira.

Arintasunarekin ez eze, jasangarritasunarekin lotutako ekimena da, alkatearen berbetan: “Informatizatuta egongo dira deialdi, akta, informazio, espedienteak… Eta guztion eskura”. Oraingoz barne funtzionamendurako balioko du, Udalaren eta zinegotziaren arteko elkar komunikazio elektronikoa bideratzeko: “atzerapenak ekidingo ditugu eta disponibilitatea arinagoa izango da”. Gerora, herritarrekiko hartu-emana ere bideratu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!