Oihalak eta arropak batzeko edukiontzi bi jarri dituzte herrian

Anboto 2007ko ira. 27a, 13:55

Oihal bilketa egiteko edukiontzi bi jarri dituzte, herritarrek ehun-hondakinak eta erabilerarik bako arropak bertan utzi ditzaten: Nizeto Urkizuko aparkalekuan eta Esteibarlanda kalean, hain zuzen ere.

Azaldu dutenez, berriro erabili daitezken jantziak garbitu egiten dira eta, ondoren, pertsona behartsuei helarazten dizkie; Caritasek kudeatutako denden bitartez saldu ere egiten dira arropa horiek.

Ehun-hondakin soberakinak, berriz, oihalki bihurtzen dira eta berriro erabili; esaterako, garbiketa-zapiak egiteko. Zabortegietan utzitako hondakinen bolumena ere murrizten da honela, fabrikazioan aurreztuz —diotenez, horrek poluzio handia sortzen du—.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!