Prest dago Durangaldeko Turismo Bulego berria

Anboto 1970ko urt. 1a, 01:00

Urkiola Turismo Partzuergoak prest dauka Berrio Otxoa kalean bulego berria. Joan zen udaberri aldera amaitu zituzten egoitza berriko egokitze-lanak. Hala ere, hainbat hobekuntzari aurre egin behar izan dio Udalak. Halaxe azaldu du Niko Moreno alkateak: “Azken uneko gabezia batzuk konpondu beharrean izan gara. Komuna falta zuten eta argi-indarrarekin eta berogailuarekin ere izan ditugu arazoak. Premiazko hobekuntza lana amaituta, gertu dago jada zabaltzeko”.

Joan zen urtean emandako lanetarako 40.475 euroko aurrekontua zehaztu zuten udal arduradunek. Orain amaitutako hobekuntza lanek, berriz, beste 4.000 euro inguruko inbertsioa eskatu dute. Nizeto Urkizu kalean izan du egoitza Urkiola Turismo Partzuergoak —Elorrioko Turismo Bulego funtzioa ere betetzen du—, orain Berrio Otxoa kaleko 13an izango du leku berria.
Turismo Bulegoa noiz zabalduko den zehazterik ez du izan Morenok. Izan ere, Turismo Partzuergoaren erabakia da hori. Hala ere, 10 egunen barruan zabaldu daitekeela uste du.

Aldapebeitia ostatu bihurtzeko aukera

Beste alde batetik, Aldapebeitiari hotel erabilera emateko aukera aztertuko dutela argitu du Niko Moreno alkateak. Aukera hori batzen zuen egitasmoa landu zen 2000-2001ean, eta horri berriro ere heltzeko aukera hartu du Udalak bere gain. Hala ere, egitasmoa berriro aztertu eta eztabaidatu behar dutela argitu du Morenok: “Eperik ez dugu zehaztu. Egitasmoa eta eraikinaren erabilera ere eztabaidatu egin behar dira; konsensuatu. Eta kudeaketa ere bai, Iturri kultur etxean gertatutakoa aurrekari moduan izanda”. Abuztuan itxi zuten Aldapebeitia eraikina, oso egoera txarrean zegoela ikusita, ANBOTOren azkeneko alean jaso genuen lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!