Aukera zabalik garatu guran diren lau industrigunerentzat

Anboto 2007ko ira. 11a, 16:12

Hiri-ordenaziorako Udal Plangintza Orokorrak batutako zenbait akats zuzenduta, garapen prozesuan dauden lau industriguneri bidea zabaldu die Udalak. Eroski, Fytasa eta Forjas de Berriz enpresei eragiten deutse aho batez onartutako zuzenketak; era berean, Ire enpresa zegoen orubea garatzeko aukera ere ahalbidetuko du, Niko Moreno alkateak azaldutakoaren arabera.

Hiri-ordenaziorako Udal Plangintza Orokorrak batutako zenbait akats zuzenduta, garapen prozesuan dauden lau industriguneri bidea zabaldu die Udalak. Eroski, Fytasa eta Forjas de Berriz enpresei eragiten deutse aho batez onartutako zuzenketak; era berean, Ire enpresa zegoen orubea garatzeko aukera ere ahalbidetuko du, Niko Moreno alkateak azaldutakoaren arabera.

Hainbat solairuko aparkalekua eraikitzeko aukera izango du Eroski kooperatibak, Etxebarriako San Agustinen betetzen dituen lurretan bertan. Bestalde, Forjas de Berriz enpresak Elorriora lekualdatuko du Berrizko lantokia. Morenok adierazi duen moduan, sasoi baten Sistemas Forjados de Precision (SFP) enpresak hartzen zuen lekua hartuko du, eta 120 langile inguru eroango ditu bertara. Gaba XXI taldearena da berozko forjaketa piezak egiten dituen Forjas de Berriz enpresa.

Fytasa eta Ire


Rothemberger enpresak betetzen zuen pabilioiarekin lotutakoa da onartutako hirugarren zuzenketa. Izan ere, Fytasa fundizioak amaitutako produkturako biltegia egokituko du bertan, herriko alkatearen berbetan. Azkenik, sasoi baten Ire enpresa zegoen orubean industrigune berria garatzeko aukera eman du Udalak, azken udalbatzarrean.

Eraikigarritasun eta eskubide batzuk zituzten aitatu ditugun guztiok, Hiri-ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren hasiera onarpena egitean kendutakoak. “Akats horretaz konturatuta, egoera konpondu gura izan dugu garatzen ziharduten guneok horretarako aukera izan dezaten. Bestela, ez lukete operaziook garatzeko aukerarik izango”.

EAJk herriaren garapenaren aldeko jarrera berretsi du: “Eragile ekonomikoei trabarik ez jartzearen aldekoak gara, eurek dakarte-eta aberastasuna herrira”. Gaineratu dutenez, landutako herri programan industria garatzeko konpromisoa batu zuten. Industriaren hobetzea, enpresa ez kutsakorren sorrera eta sortu daitezken lanpostuak defendatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!