Aldapebeitia itxi izanak Iturriren egoeraren bideratzea bizkortu du

Anboto 2007ko ira. 13a, 16:04

Gaztetxeko sabai faltsua jausi eta gero Aldapebeitia ixtea erabaki zuen Udalak, bertan ziharduten taldeekin adostuta. “Itoginak nabarmenak ziren, eta Gaztetxe gaineko sabai faltsua jausi eta gero eraikina egoera benetan narriatuan dagoela baieztatu dugu”, azaldu du Niko Moreno alkateak.

ALDAPEBEITIA.jpgArkitektoak txostena egin eban, dagoen eran erabiltzerik ez dagoela baieztatuz. Abuztu erdialdean itxi zuten, eta horrek Iturri kultur etxearen egoera bideratzea bizkortu duela aitortu du Morenok. Besteak beste, araudia zelan bideratu aztertu behar ei dute.

Gogoratu dezagun herriko elkarteek uko egin diela Iturrin sartzeari, bertako araudia dela-eta. Kudeaketarekin ere desadostasunak agertu izan dituzte.

Aldapebeitian Gaztetxeak ez eze, Intxorta astialdi taldeak, Besaide dantza taldeak eta Elorrixa ekologista taldeak ziharduten (han gordetzen zen artxiboa lekualdatu dute Iturrira jada); 1. pisuan denak, eraikinak hiru pisu eta ganbara dituen arren. Morenok dio aztertu beharrekoa dela zelan eta noiz konpondu eskola, osasun zentroa eta Udalaren egoitza izan zen eraikina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!