Autoa hartu aurretik gure alkohol-maila zenbatekoa den jakiteko alkoholimetroa jarriko dute, barikuan, udaletxeko arkupeetan.
Gauerdian jarriko dute alkoholimetro stand-a Durangaldeko Mankomunitateko arduradunek, azaldu dutenez, putz egiteko aukera eskainiz; horrezaz gainera, informazioa ere jarriko dute hurreratuko direnen eskura. Alkohol maila neurtzeko proba 18 urteko gazteei zuzendutakoa da.
Badira lau urte Durangaldeko Mankomunitateak ekimena martxan jarri zutela udalen laguntzarekin, eta, Elorrion ez eze, gero, Iurretan —irailaren 29an— eta Durangon
—urriaren 12an— ere jarriko dute. Elorrio eta Iurretan bigarrenez ipiniko dute alkoholimetroa; Durangon hirugarren biderrez. Lehenago, Traña-Matiena (Abadiño), Otxandio eta Zaldibarren ere jarri izan dute, adierazi dutenez.