SOS Elorrio. Abeltzaintza arriskuan lelopean egin dute protesta. EHNEko Bizkaiko presidente Mikel Kormenzanak abeltzain eta baserritar askoren etorkizuna jarriko duela arriskuan AHTak nabarmendu du.Desjabetze-prozesua hasita alegazioak egiteko epea abuztuan hastea salatu du EHNEk, eta kaltetu zuzena den Aitor Solozabal abeltzain elorriarrak ere bai: “Ez da kasualitatea izan. Eragina itzela izango da, badago ustiapena itxi beharrean izango den abeltzainik”.