Mutualiaren jarrera salatu du CCOOk

Anboto 2007ko abu. 28a, 10:52

Amiantoaren erabilerarengatiko kalteak “ezkutatzea” egotzi dio Mutualiari CCOO sindikatuak. Elorrioko Ductilor enpresa aitatu dute, produkzioan orain debekatuta dagoen sustantzia erabili zuela azalduz. “Aitortutako kasu gehiago” dituela nabarmendu du sindikatuak.

Amiantoaren eraginpean egoteagatik osasunean eragindako kalteak “ezkutatzen dituelako” salatu du sindikatuak Mutualia, sustantzia horrek eragindako lanbide-gaixotasun bat aitortzearen kontra mutua horrek Gizarte Segurantzan aurkeztutako errekurtsoarengatik.

CCOOko Meatze eta Metalurgia Federazioko Lan Osasun arduradunak mutuak “enpresarien mesedetan” duten jokabidea kritikatu du, sindikatuaren ustean “amiantoaren eraginpean egotearekin lotuta dauden zenbait min laneko gaixotasun lez ez aitortzean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!