Euskal presoen gaineko batzordea inpugnatu dute

Anboto 2007ko abu. 30a, 15:45

Indarrean dagoen legediaren aurkakoak izan daitezkeela argudiatuz, Elorrioko eta Hernaniko euskal presoei buruzko batzordeak inpugnatu ditu Espainiako Gobernuko ordezkari Paulino Luesmak.

Indarrean dagoen legediaren aurkakoak izan daitezkeela argudiatuz, Elorrioko eta Hernaniko euskal presoei buruzko batzordeak inpugnatu ditu Espainiako Gobernuko ordezkari Paulino Luesmak.

Batzorde horiek sortu ziren uneko osoko bilkuretako agiriak eskatu zizkien Udalei, Espainiako Gobernuko ordezkaritzako iturrien arabera, baina oraindino ez ei dute informazio hori helarazi, Luesmaren ustez horretara behartuta dauden arren. Gertaeron aurrean erabaki ei dute inpugnatzea.

Alkate Niko Morenok dio, berriz, eskaera joan zen astean jaso zutela: “Gainera, akta horiek ez ditu onartu udalbatzarrak oraindino (asteon egin gura dute), eta horregatik ez dira helarazi”. Dinonez, “baten baino gehiagotan agertu da dispertsioaren kontrako jarrera eta konpromisoa, eta batzordea preso eta senideei elkartasuna ez eze baldintzak hobetzeko konpromisoa adierazteko sortu dugu. Eta proposamenak be bai, informazio, bisita eta diru-laguntzekin lotuta”. Horiei eutsi egingo diela dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!