Industrugunea eta Hiri-plan Orokorra indargabetu dituzte

Anboto 2007ko uzt. 20a, 09:00
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko eta Pulla-Azkarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenak ezeztatu eta indargabetu zituen, atzo, udalbatzarrak. EAE-ANV eta EHAren aldeko botoekin hartu zen erabakia. Kontra egin zuten PSE-EE eta EAJk. Gauza horrela, Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza hasierako onarpenarekin mantentzen da orain eta Pulla-Azkarretako hirigintza plangintzaren aldaketa bertan behera geratu da.
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko eta Pulla-Azkarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenak ezeztatu eta indargabetu zituen, atzo, udalbatzarrak. EAE-ANV eta EHAren aldeko botoekin hartu zen erabakia. Kontra egin zuten PSE-EE eta EAJk. Gauza horrela, Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza hasierako onarpenarekin mantentzen da orain eta Pulla-Azkarretako hirigintza plangintzaren aldaketa bertan behera geratu da.

PSE-EEren berbetan, “etorkizunari begirako” azken lau urteotako lana “suntsitu” da. Ildo horretan, EAE-ANVri galdetu zion etorkizunerako zein egitasmo duen. “beharrezkoa da zein alternatiba aurkeztuko den jakitea; enplegua sortzeko zein egitasmo dagoen”. Gaineratu zuenez, “batzutan erabaki ez herrikoiak hartu behar dira gehiengoaren ongizatea defendatzeko eta arriskatu beharra dago”.

Niko Moreno alkatearen berbetan, berriz, “eztabaidatu gabe eta gaia zortzi hilean ebaztean suntsitu” da lau urteko lana: “aurretiko lan guztia suntsitu zen Plan Orokorra onartzean”. Landu gura den egitasmoa hauteskunde-egitasmoan batzen dela adierazi zuen eta gaia eztabaidatzea, partekatzea eta “kontsensu zabalarekin” onartzea gura dutela: “Plana hobetu gura da herriaren parte hartzearekin eta herriak gura duen horretara joango gara. Arriskatzeko prest gagoz”.
EAJk nabarmendu gura izan du Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorra legearekin bat datorrela, Ekain taldeak, Udala arlo juridikoan aholkatzen duenak, egindako txostenaren arabera: “Teknikoki zuzena da eta ingurune arloko betekizunak betetzen ditu”.

EAJrentzat "oker" jokatu da

EAJaren arabera, “gehiengo zabal baten babespean” onartu zen egitasmoa; “Izan be, 12 zinegotzik eman zuten aldeko botoa eta zinegotzi bakar bat abstenitu zen”. Horrekin lotuta, zinegotziok herriaren borondatea ez ote zuten ordezkatzen galdetu dute eta legealdi honetan non eta nortzuk hartu behar dituzten erabakiak: “Herri honetako hainbat eragilek orain arte egindakoak ez du ezertarako balio? Eta erabilitako dirua? Zenbat euro ordaindu zaizkio Euskal Herritarrokek bere egunean arauok lantzeko kontratatu zuen Toledo taldeari?”.

Gobernu Taldeak zein herri eredu gura duen argitzea eskatu du EAJk eta “arauok orain lau urte onartuta egon behar zirenean”, EAE-ANV “esku hutsik” agertze kritikatu dute. Plan orokorra indargabetzearekin “oker” jokatzen dela deritze jeltzaleek, baina, lankidetzan jarduteko borondatea agertu gura izan dute: “proiektu horrek mugarri batzuk behar ditu, data eta arduradunekin. Horrela, une bakoitzean zein pausutan gauden eta epeak betetzen ditugun jakingo dugu. Gobernu Taldeari dagokio proiektu hau aurrera eroateko erantzukizuna”.

Etxebizitzan, gune berdeetan, bide egituraketan, industria dibertsifikatzean, enpleguan eta teknologia jardueran garatzea “eragotzi” eta “trabatzen” du EAJren ustean hartutako erabakiak.
Plan Orokorra legearekin bat datorrela ukatuko duela azaldu zuen Morenok, “auzi-prozesuak zabalik” daudela nabarmenduz. Era berean, argitu zuenez, “EAJ mahai sozialetik zelan joan zen eta azken urratsak zelan eman diren argi dago; baita zelan sortu zen Aholku Batzordea ere”. Aurreko legealdiri “legitimitaterik” ez diotela ematen adierazi zuen, “herriaren zati handi baten partaidetza ukatu” zelako eta nabarmendu zuenez, “orain horrek honek gura duen partaidetza zabala izango du”.

Legealdi honetan amaitugura da plana


Plan osoa deuseztatzen ez dela azpimarratu gura izan zuen alkateak, “azken urratsak baino ez, hainbat hutsune daude-eta” eta 99an Toledo taldearekin egindako kontratua bere momentuan ontzat eman zela gogoratu du; “azken legealdian egin den erabilera da ez duguna onartzen”. Plan orokorra “partaidetzan” oinarritu gura duela dio Gobernu Taldeak: “Galdetzekoa da herri honek zergatik osatu duen plan honen kontrako gehiengoa”. Lankidetzarako proposamena eskertu eta epeak “ahalik eta laburrena” izatea itxaroten dutela nabarmendu zuen. Legealdi honetan plan orokorra amaituta izatea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!