Aireko partikulen baloreengatik arduratuta

Anboto 2007ko uzt. 18a, 11:58
Airearen kalitatearen gaineko neurketa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emanean jarri da Udala hartu daitezken neurrien gaineko informazioa jasotzeko.
Airearen kalitatearen gaineko neurketa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emanean jarri da Udala hartu daitezken neurrien gaineko informazioa jasotzeko.

Legeak zehaztutako irizpideen barruan dago oro har emisio kopurua, hala ere, partikulen emisioa “oso aldakorra” dela nabarmendu du alkate Niko Morenok, eta “neurri handi baten” legeak zehaztutako eta osasunarentzat onak diren irizpideetatik gorakoa izan da partikula kopurua.

Morenoren berbetan, “partikula kopurua mailatan banatzen du legeak, eta sorpresa eta ardura handiz ikusi dugu egun eta toki batzuetan balore horiek maila arriskutsuetan egotea”. Tokiko Agenda 21eko azken foroan eman dituzte jakitera datuok.

Orain, emisiook nondik datozen jakin gura dute udal arduradunek; partikulok zer izaera duten halako baloreetan egoteko eta horren aurrean zer egin daitekeen zehazteko. Horretarako jarri dira hartu-emanean Jaurlaritzarekin. Tokiko Agenda 21en bitartez, diagnosia egin da eta horren araberako ekintza plana. Azken hori garatzeko lehenengo fasean dagoz orain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!