'Aukera-aukeran' azoka zabaldu dute gaur

Anboto 2007ko uzt. 19a, 09:28

Elorrioko 5. Aukera-aukeran azoka eratu du Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME). Gaur du lehenengo eguna Kiroldegiko frontoian egokitutako merkatuak eta, barikuan, berriro zabalduko ditu ateak. Halaxe eman dute jakitera antolatzaileek.

Aukera-aukeran azoka 10:00etan zabaltzen da goizean eta 14:00ak arte dago aukera bertaratzeko; arratsaldean, berriz, 16:30ean hasi eta 20:00ak bitartean izango dute bertaratuko direnek salgai jarritakoak ikusi zein erosteko modua.

Azkenekoz martxoan antolatu zuen azoka hori merkatari elkarteak, eta “oso emaitza onak” izan zituztela-eta berriro eratzea pentsatu dute. Orain arteko bideari eutsiz, herriko 14 merkatarik prestatutako erakustokiek denetariko produktuak batuko dituzte: arropak, oinetakoak, jatekoa, ile-apaindegietako gaiak, bitxiak, altzariak… “Komertzio txikia bultzatzeko eta dituen gaiak kalera ateratzeko modua da”, EMEko kide Aitor Egurenek azaldu duenez. Beherapenetatik aparte eratutako ekimena da eta Urtean zehar saltzeko geratu den hori ateratzea du helburu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!