Aritz Arginzoniz ustezko etakidea atxilotu dute Santanderren

Anboto 2007ko uzt. 11a, 14:51
Espainiako Poliziak Aritz Arginzoniz Zubiaurre ustezko etakidea atxilotu zuen atzo Santanderren. Bertako autobus geltokian atzeman zuten, polizia iturriek esan dutenez. Ohiko zainketa zerbitzua egiten ziharduten poliziek autobus geltokian, albiste agentzien arabera.

Motxila bat zeroan gazte bat susmagarritzat jo eta identifikatzera hurbildu ziren. Polizia iturriek diotenez gazteak ez zien aurre egin eta atxilotzean ETAko kide zela esan zien.

elorrioarginzoniz.jpgMobiliazazioak

TATek jakin eragin duenez, inkomunikatuta dago, baina, Auzitegi Nazionalak onartu egin du atxiloaldia grabatzeko eta konfiantzazko medikua izateko jasotzen duen protokoloa ezartzea. Inkomunikatuta dirauen artean mobilizazioak deitu dituzte, arratsaldero, 19:30ean, Elorrion.

ETAko liberatua izan daiteke Arginzoniz, poliziaren arabera. Motxilan, berriz, pistola bat, tenporizadoreak, detonagailuak eta agiri faltsuak zeramatzala zabaldu dute.

Ihes eginda
Elorrion jaioa da Arginzoniz eta iazko abendutik etxetik ihes eginda zegoela dio poliziak, Ertzaintzak abenduaren 23an Zornotzan eta Atxondon zuloa eta lehergailuak aurkitu zituenetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!