Ekoizpen ekologikoen erakusleiho zabala

Anboto 2007ko uzt. 5a, 17:00

Durangaldean ekoiztutako baserriko produktuen erakusleiho zabala bihurtuko da, domekan, Gernikako Arbola plaza. Izan ere, XI. Durangaldeko Nekazaritza Ekologikoaren Azoka antolatu du Elorrixa ekologi taldeak, Marisatsarekin, Durangaldeko Zer Ekologikoen Kontsumitzaile Elkartearekin, elkarlanean.

Denetariko produktuak batuko dituzte egokitutako 20 erakustokiek: Ardaoa, gazta, ogia, sasoiko barazkiak, esnekiak, produktu elaboratuak, kosmetiko naturalak… Denak ere modu ekologikoan produzituak.

Azoka 10:30ean zabalduko dute eta14:30ak arte, batez ere Bizkai eta Gipuzkoako baserritarrek (Arabako ekoizleren bat ere izango da) produzitutakoak ikusi zein dastatzeko aukera izango dute hurreratuko direnak. Ongarri kimikoak, hormonak, antibiotikoak… erabili gabe ekoiztutakoak, hain zuen. Durangaldeko hiru-lau ekoizle izango dira. Gero eta hedatuago dagoen produkzio era hori ezagutarazteko aukera ematen du azokak, eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hartu-emana sendotzeko. Esan dezagun Marisatsanek ere izango duela lekua azokan.

Argazki rallya

Bestalde, Elorrixe ekologia taldea sortu zena 25 urte bete direla-eta argazki rallya ere antolatu dute bertan egunerako. Parte hartzaileek argazki-filma Marisatsanen erakustokian jaso dezakete; eta, 14:00ak arte dute argazkiak ateratzeko. Sariak ere emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!