
Horrezaz gainera, larrialdietan laguntza eskaintzea ere badauka helburu elkarteak: sute, uholde, lurrikara edo ebakuazioetan, aterpetxe, hornidura edo bestelakoetan ez eze. Gaineratu dutenez, bilatze eta erreskateetara dedikatutako taldeen sorrera bultzatu gura du eta txakurrekin pertsonak salbatzeko trebakuntza tekniken hobekuntzarako azterketak bideratu.
Beste herrialde batzuetan erreskate taldeekin eta antzerako erakundeekin “etengabeko hartu-emana” izatea ere bada De Galahad U.C.A.S.-Euskadi elkartearen helburua, “ezagutza elkartrukatzeko zein eskumen komuneko operazioetan elkar laguntzeko egoerak horrela eskatuko balu”. Aitatu dezagun elkarteko presidente Pako Garcia Filipinetan eta Pakistanen izan dela bere txakurrekin, hondamendi naturalen ondoren galduta zeuden pertsonak aurkitzen laguntzen.