Emakume bat zauritu da lan istripu baten Elorrion

Anboto 2007ko uzt. 5a, 17:15
Lan istripua izan da, asteon, Elorrion. Eguaztenean gertatu zen ezbeharra, 16:00ak baino minutu batzuk lehenago, eta emakume bat zauritu da. DYAko arduradunek azaldu dutenez, lanean ziharduela hanka bat harrapatu dio makina batek, izaera erreserbatuko zauriak eraginez.

Elorriokoa da zauritutako T.V.A. behargina eta 42 urte ditu, DYAko arduradunek emandako datuen arabera. Istripua izan ondoren, DYAko zerbitzuek artatu zuten lehenengo. Gero, Galdakaoko erietxera eroan zuten.

Lan istripu indizea salatu du LABek

Beste alde batetik, LAB sindikatuak lan istripu indizea “kopuru onartezinean” mantentzen dela salatu du. Urteko lehenengo sei hilabeteetan Euskal Herrian 62 behargin hil direla gogoratu dute. Bizkaian hil dira 24 langile, Gipuzkoan 19, Nafarroan 11, Araban sei eta Iparraldean bi. Sindikatuko arduradunek kritikatu dutenez, “orotariko, kontinuista, ez eraginkor eta anbizio gutxiko estrategiekin jarraitzen dugu, arazoari benetan aurre egiten ez dien egitasmoekin”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!