Hamaika batzorde eratu dituzte legealdi berrirako

Anboto 2007ko eka. 28a, 15:30

Ordu erdi eskas iraun zuen ez ohiko bilkuran, hamaika batzorde eratzea onartu du udalbatzar berriak. Era berean, tokiko gobernu batzordeko kideak ere izendatu dituzte; jardun bakarrean arituko den Niko Moreno alkateaz gainera, EAE-ANVko Txaber Igarza eta Kristina Sierra —1. eta 2. alkateorde ere badirenak, EAJko Ana Otadui eta Elorrioko Herritarren Aukerako (EHA) Jose Antonio Alkorta izango dira batzordekideak. PSE-EEko bakarrak ez du parte hartuko.

Horrez gainera, osoko ohiko bilkura hile bakoitzeko lehenengo egunean egitea onartu dute, 19:00etan hain zuzen ere; gainera, zinegotzi kargua hartu du EAJko Aitor Agirrek.

AHTaren batzordea

Hamaika batzorde informatiboetako buruak ere onartu dituzte, aho batez; guztiak EAE-ANVkoak. Niko Morenok hartuko du Hirigintza eta Ingurumena zein Sozioekonomia gaiak batzordeen ardura; Txaber Igarzak, berriz, honakoona: Langileria eta Ogasuna, Kontuetarako Berezia, Errepresaliatuak eta Abiadura Handiko Trena (AHT).

Kultura, kirola, gazteria eta turismoa batzen dituen batzordearen ardura hartuko du Kristina Sierrak, Euskara Maku Florentinok, eta, Itziar Agirretxek, berriz, Hezkuntza eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako batzordeen ardura. Azkenik, Auzolan batzordeburu izango da Jose Garaizabal.

Bestalde, osoko bilkuraren aginpekoak diren batzar-sailetan esku hartuko duten udalbatzaren ordezkariak ere izendatu dituzte. Besteak beste, Durangaldeko Mankomunitean EAE-ANVko Niko Moreno eta Txaber Igarza, EAJko Jabier Salaberria eta Karlos Ibarrondo izango dira; Erralde hiltegian Niko Moreno, baita Industrialdean ere, Txaber Igarzagaz batera; eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan, berriz, Kristina Sierra (EAE-ANV), Aitor Agirre (EAJ), Jose Antonio Alkorta (EHA) eta Mª Carmen Muñoz (PSE-EE).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!