Manifestazioa deitu dute AHTaren kontra, ekainaren 30ean

Anboto 2007ko eka. 26a, 09:30

Elorrio AHTaren aurka lelopean manifestazioa deitu du ekainaren 30ean, 19:00etan, AHT Gelditu! Elkarlanak. Plazan egin dute hitzordua, diotenez, “elorriarrek Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko eskubide eta beharra” dutelako.

Elorrio AHTaren aurka lelopean manifestazioa deitu du ekainaren 30ean, 19:00etan, AHT Gelditu! Elkarlanak. Plazan egin dute hitzordua, diotenez, “elorriarrek Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko eskubide eta beharra” dutelako.

Herria “suntsituko” duen tren hori ez dutela gura nabarmendu dute manifestazioaren deitzaileek eta “denon artean gelditzea badagoela”. Horren haritik, herritar guztiak “boroka horretara gehitzera” deitu dituzte: “Merezi du-eta, etorkizunagatik, Elorriogatik”.

Jakin eragin dutenez, “azken hilabeteotan argi ikusi dugu gero eta jende gehiago dagoela AHTaren kontra; horren ezagunak diren arrazoiengatik makroproiektu horri ezetz esan diotenak”. Ildo horretan, azpimarratu dutenez, “ez dute iruzur egitea lortu” eta euskal gizarteak “bere ukoa agertu dio” AHTari ; gero eta informazio gehiago eduki horretarako arrazoi gehiago daudela gaineratu dute.

Udalaitzeko meategietan zundaketak egiten diharduela ere gogoratu dute: “Ertzaintzak gainera prest ditu errepresio zein kriminalizazio baliabide guztiak aurrekoan Udalaitzen gertatu zen moduan: porra eta eskopetak eskuan zituztela AHTaren aurkako martxa informatiboa zapuztu zuten”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!