Joan zen mende hasierak ezkontza gogoratuko dute, Lourdesko Ama ikastetxearen mendeurren ekitaldien barruan

Anboto 2007ko eka. 25a, 14:06
Joan zen mende hasierako euskal ezkontza ekarriko digute gogora zapatuan, Gernikako Arbola plazan, Lourdesko Ama ikastetxearen mendeurren ekitaldien barruan. 1907ko apirilaren 4ra egingo dute atzera begiratua, argitu dutenez, garai hartako ezkontza irudikatu asmoz. Protagonista izango dira, berriz, Joxe Bernagoitia Isasi eta Inazi Petralanda Solokoetxe, eurak izango dira-eta ezkongaiak.

Lourdesko Ama Ikastetxetik 12:00etan irtengo dira idiek eramango duten arreoaren atzetik, senar-emaztegaiak, gurasoak, Ameriketako osaba-izebak, gonbidatuak eta notarioa ere bai. Giroa alaituz berriz, trikitilariek jardungo dute.

Euskal Ezkontza 12:30ean irudikatuko, jakitera eman dutenez. Aitatu dugun moduan Gernikako Arbola plazan izango da hori. Ezkongai bakoitzak jarritako dotearen akta irakurriko du notarioak, eta lekukoek sinatu ondoren, aurreskua, bertsoak eta dantzak eskainiko dizkiete ezkonberriei.

Ezkontza amaitzen ikastetxera bueltatuko dira guztiak eta bertan bazkaria izango da 300 bat gonbidaturentzat, azaldu duten moduan. Besteren artean, bezperan erretzen hasitako txahala izango dute menuan gonbidatuek. Ezkontzari amaiera “on eta alegera” emateko erromeria ere izango da Ohiergi taldearekin. Leku gutxi batzuk geratzen dira bazkarirako, jakin eragin dutenez — nagusientzat 15 euroan eta umeentzat bost euroan—.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!