Kultur azokak hartuko du Gernikako Arbola plaza ingurua, ekainaren 23an

Anboto 2007ko eka. 21a, 10:39
San Joan bezperan, zapatuan izango da, aurten, Elorrion antolatu ohi duten kultur azoka. Musikaire egitasmoaren barruan eratu dena VII. Kultur Azoka izango da. Goizean goiz, 09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:30ak ingurura arte egongo da Gernikako Arbola plazaren inguruan.

Antzinako liburuak, filatelia eta numismatika, mineralak, eta beste hainbat gai izango dira ikusi zein erosteko, elizpean, jakin eragin dutenez.

Horrezaz gainera, antzinako auto eta motorren erakustaldia ere izango da. 100 inguru hurreratuko dira, aurreratu dutenaren arabera. Durangaldekoak ez eze, beste hainbat herritakoak ere bai: Bergara, Arrasate, Gasteiztik… datoz auto zein motorrak, Araba Klubaren bitartez antolatzen duten erakustaldian parte hartzera.

Bestalde, udaletxepean, herriko margolarien lanak ikusteko aukera ere izango da, antolatzaileek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!