Udal planeamendua eta industrigunea "arrazoi politikoengatik" geldituko direla dio Agustin Asuak

Anboto 2007ko eka. 20a, 12:43

Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko onarpena atzera bota eta proiektua geldituz gero “arrazoi politikoengatik” izango dela argitu gura izan du Agustin Asua alkate ohiak dioenez, eta ez “juridikoengatik”. Berdin Pulla-Azkarreta inguruko arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpena gelditzen bada ere.

Arrazoitu duenez berak gidatutako Gobernu Taldeak jarraitu zuen prozeduraren alde egin duela beste epaile batek: “Epaile bik aztertu dute gaia eta batek arrazoia eman digu. Besteak ez ginela azaldu arrazoitu du, baina, akatsen bat izan behar du. Izan ginen-eta, informazio guztiarekin”. Epaia errekurrituko dela dio Asuak, “ez dugu-eta ezer ilegalik egin”.

Hiri Ordenazioko Udal Plangintza Orokorraren behin behineko eta Pulla-Azkarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenekin lotuta Udal Planeamendurako Aholku Batzordearen akordioen kautelazko etena agindu dutela eta egin ditu adierazpenok Elorrioko alkate ohiak. Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4.zk. Epaitegiak ebatzi izan du horrela, Elorrioko Biztanleen Koordinadorak joan zen astean deitutako agerraldian azaldu zuen moduan. Batzordea “legeak dioen lez ez dela eratu” salatu izan du Koordinadorak, beraz hartutako akordioak ere ez direla legearen barruan hartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!